Zilarraren eraginkortasuna zaurien sendatzean eta infekzioaren maneiuan zauri kronikoetan.
View/ Open
Date
2023-07-11Author
Goñi Albisu, Eider
Metadata
Show full item recordAbstract
Denbora egoki batean sendatzea lortzen ez duten zauriei, zauri kroniko deritzo. Hauek pertsonen bizi kalitatean eta gizartean dituzten eragin negatibo guztiak eta prebalentziak izaten ari den gorakada ikusita, esan dezakegu, garrantzitsua dela zauri hauen maneiu egoki bat eramatea. Zauri hauek jasaten duten konplikazio ohikoenetako bat infekzioa da. Zilarra orain dela askotik erabiltzen den produktu bat da, azken aldian, zaurien infekzioa tratatzeko erabiltzen den antimikrobiano nagusienetako bat da. Horregatik zilarrak zauri kronikoetan eragiten dituen onurak eta produktuen maneiu egokia ezagutzeak bere garrantzia du. Zilarra infekzioaren maneiuan, zaurien sendaketan eta minaren murrizketa aztertu da lan honetan eta bere eraginkortasuna ikusi da. Hauen artean eragina dago, infekzioaren murrizketak beste bietan hobekuntzak ekartzen dituelako