Gipuzkoako emakumeen jarduera fisikorako aukera eta oztopoak: gazte eta amen ahotsak
Date
2023-09-05Author
Arce Larrory, Olatz
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Ikerketa honen helburua Gipuzkoako emakume gazte eta amen ahotsetatik jarduera fisikoaren praktikarako
dituzten aukerak eta oztopoak aztertzea izan zen. Talde eztabaiden bitartez emakumeen bizipenak jaso eta
aztertu ziren, teoria sozioekologikoa eta feminista ardatz izanik. Jarduera fisiko eta kirolarekiko (JFK)
arrazoien artean, ondo pasatzea, deskonektatzea, norberarekin eta fisikoki ondo sentitzea eta babes soziala
azalerarazi zituzten. Alabaina, hein batean, gizarte patriarkatu eta androzentrikoak eraginda, arrazoien
gainetik oztopoek nagusitasuna hartzen zuten: konpromisoa, konfiantza, nagitasuna, denbora falta,
erruduntasuna, eskubide falta, babes soziala, gizartea eta kanpo faktoreak. Emakumea ahalduntzea, honi
irtenbidea emateko aukera dela ikusi da, eta, emakumeen interes eta beharrizanetara egokitutako eskaintza
sortzeak JFK ohiturak aldatzen lagun lezake. [EN] The aim of this research is to analyse the choices and barriers women, youth and mothers concretely, do
have in Gipuzkoa from their point of view. Different experiences were collected and examined in some team
discussions, taking social-ecological and feminist theories as axis. Personal enjoyment, disconnection desire,
mental and physical self-wellness, and, social support were the main reasons of practising physical exercise
and sports. Nevertheless, they perceived that, up to a point, barriers prevailed to reasons: commitment,
confidence, time scarcity, laziness, guilt feeling, right shortage, social support and other external factors. It
has been seeing that empowering women could be a solution, considering an offer adapted to women
interests and necessities could help women changing their physical exercise and sport habits.