Argi urdinak eragindako kalteak eragozteko Iragazki berriak
View/ Open
Date
2023-09-06Author
Gardón Rivero, Gemma
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteetan ikusi da, argi ikusgaiaren barne dagoen argi urdinak (besteak beste,
pantailen argikoak) azalaren pigmentazioan eta zahartzean eragina duela. Fotobabesaren
helburua gure larruazalak eguzki-erradiazioarekiko esposizioaren ondorioz jasaten dituen
kalteak prebenitzea da. Larruazalak defentsa-mekanismo desberdinak ditu baina pertsonen
artean bere eraginkortasuna aldatu egiten da eta ez da nahikoa izango, horregatik hainbat
fotobabes estrategia garatu dira, batez ere eguerdiko orduetan, arropa eta kapela egokiekin
estaltzea, betaurrekoak erabiltzea eta espektro zabaleko eguzki-produktu fotobabesleak
aplikatzea, kasu bakoitzerako egokiak diren eguzki-babeseko faktoreekin, baina orokorrean
erabiltzen ditugun eguzki iragazkiek ez dute argi urdinaren aurka babesten.
Luzera begira, hau kaltegarria izan daiteke, gero eta handiagoa baita argi urdina duten
pantailekiko esposizioa. Hori dela eta, ikerkuntza berriak egiten ari dira iragazki berrien
bilaketan.