Ekoizpen-sistemari buruzko informazioaren eragina ardi-gazten onargarritasunean
View/ Open
Date
2023-09-06Author
Larrasoain Iriarte, Lierni
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honen helburua kontsumitzaileek jasotako ekoizpen-sistemaren informazioak ardi-gazten onargarritasunean daukan eragina aztertzea izan zen. Kontsumitzaileak bi era desberdinetan kontuan hartu ziren: era orokorrean eta haien jasangarritasunarekiko jarreraren arabera. Azkenengo kriterio honi dagokionez, bi taldetan sailkatu ziren: jasangarritasunarekiko kontzientzia altukoak eta kontzientzia ertain/baxukoak. Garapen esperimentala Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategian (LASEHU) egin zen 2022ko maiatza eta ekaina artean. 109 parte-hartzaile izan zituen bi saiotan banatutako kontsumitzaile proba egin zen. Aurre-aukeraketa batean hautatutako 4 gazta ebaluatu zituzten ( 2 Gaztelakoak eta 2 Euskal- Herrikoak). Lagin bakoitza hiru aldiz probatu zituzten, aldi bakoitzean informazio desberdinarekin: informaziorik gabe, ardiak ekoizpen-sistema estentsiboan hazitakoak zirelako informazioarekin eta ardiak ekoizpen-sistema intentsiboan hazitakoak zirelako informazioarekin. Onarpen-maila izan zen ebaluatu zena eta, horretarako, 9 puntuko eskala kategorizatua erabili zen. Lortutako datuekin bariantza analisia (ANOVA) egin zen eta emaitzek erakutsi zuten ekoizpen-sistemari buruzko informazioak ardi-gazten onarpenean eragina daukala (ekoizpen-sistema intentsiboko informazioarekin zerbitzatutako laginek onarpen-maila baxuagoa lortu zuten), kontsumitzaileen jasangarritasunarekiko jarrerak eraginik ez daukala eta ekoizpen-sistema estentsiboko informazioarekin zerbitzatutako laginek ez dutela onarpen-maila handitzen informaziorik gabe zerbitzatutako laginekin alderatuta.