Birika edema iraupen luzeko kirolarietan
View/ Open
Date
2023-09-13Author
Arteche Nosellas, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Jarduera fisikoaren osasun-onurak ezagunak diren arren, muturreko ariketa fisikoak, iraupen luzeko lasterketak (ILL) kasu, epe labur nahiz luzean gizakion osasunean izan ditzakeen albo-ondorioen ebidentzia dago. Gradu amaierako lan honetan, erresistentzia handiko kirolariek jasan ditzaketen kalte funtzional eta estrukturalen berrikuspena egin da, sistema muskuloeskeltikoa, kardiobaskularra, iraitz-, digestio-aparatu, eta immunitate- eta nerbio-sistemari dagokionean, batez ere, arnas gaixotasunetan, eta zehazki iraupen luzeko ariketari loturiko birika edeman sakonduz.
Metodoak: 2022ko martxoak 21-27 bitartean “Volta Catalunya”-n parte hartu duten 7 kirolari aztertu dira, 7 egunetan zehar. Birika edemaren azterketarako ekografia erabili da irudi-frogatzat. Eta egunero errepikatu da ekografia bidezko birika-balorazioa, etapa hasi aurretik eta ondoren. Horrela, birikako kometa isatsen kuantifikazioa eta birika edemaren gradazioa burutu da.
Emaitzak: aztertutako txirrindularietatik %85 (6/7) izan dute Volta-ren momenturen batean birika-edema. Birika-edema zantzuak burutu diren balorazio guztietatik %23.1ean ikusi dira eta ia denak asintomatikoak izan dira. Kasu bakarra, birika-edema gradu larriena adierazi duena, izan da sintomak eman dituena. Honek neke maila markatua, eztula eta arnas-estu arina izan ditu. Bestalde, birika-edema zeinuak bere kabuz desagertu edo behintzat arindu dira ordu batzuen ondoren.
Ondorioak: Birika edema kirolari gehienetan uneren batean identifikatu den arren, kasu gehienak asintomatikoak diren aldetik, esan genezake orain arte azpidiagnostikatutako ezaugarri bat izan dela iraupen luzeko kirolarietan. Kirolarien errendimenduan duen eragina ezjakina bada ere, birika edema neurtu eta baloratu ezean, ez da inoiz ezagutuko honen garrantzia. Ekografiak, duen eskuragarritasuna eta osasun gaineko kalte eza aintzat hartuta, monitorizazio jarraia burutzeko aukera eskaintzen du. Eta hau oso baliagarria izan daiteke, batez ere, egun asko jarraian lehiaketa maila gorenean jarduten dutenetan, ongizate fisiko eta errendimenduari begira.