Haize energiaren baliabide azterketa erresoluzio altuko datuez
View/ Open
Date
2023-09-14Author
Salgado Herrera, Urko
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen helburu nagusia da haize energiaren ikuspuntutik Europako meteorologia zentroak, ECMWF, NextGEMS proiektuaren barruan garatzen ari duen modelo berria, gaur egungo ERA5 modeloarekin alderatzea. NextGEMS modelo berriaren simulazioetan, 7 minutu eta erdiro, 3 minutuero eta 2 minutuero erregistratu dira balioak eta denbora periodoa 2020. eta 2021. urteak hartzen ditu. Modelo berriaren datuak oso erabiltzaile gutxiren esku daude. Ikerketa lan honetan modelo horren simulaziotik 30 kokaleku desberdin aztertu dira, eta aukeratutako bitan, azterketa sakona egin da. Lehenengoa Iberiar Penintsulan kokatzen da, Burgoseko probintziako onshore eremu batean. Bigarrena aldiz, Barbados uhartetik 200 kilometrora dagoen offshore eremu batean, Ipar Atlantikoko itsasoan.
Haizearen abiaduraren parametroetatik abiatuta, haizearen potentzia dentsitatea, WPD, kalkulatu eta oinarritzat erabili da. Modeloen arteko konparaketak egiteko, media, mediana, lehenengo kuartila eta hirugarren kuartila izan dira aztertu diren balioak, WPD balio maximoak ere aztertu dira. Gainera, puntu-hodei eta kutxa diagramak erabili dira bi modeloen eta erresoluzio desberdinen antzekotasunak bilatzeko.
Modeloen arteko parekotasunari dagokionez, hilabete hotzetan eta azterketa periodoaren hasieran, ematen da modeloen arteko gertutasun handiena; hilabete beroetan eta azterketa periodoaren amaieran, NextGEMS-ren simulazioak gain-estimazio handiak egiteko joera hartzen dute.
Azkenik, Burgos-en eta Ipar Atlantikoko itsasoan parke eoliko bat instalatzearen bideragarritasuna balioztatu da. Burgoseko estazioa zuzenean baztertu da potentzial eoliko baxua izateagatik. Ipar atlantikoko estazioa, aldiz, aerosorgailuak instalatzeko toki interesgarria dela ondorioztatu da.
Gradu amaierako lan honen kalkulu eta grafiko guztiak R programaren bidez egin dira.