Barbie eta superman: beste aukerarik ote? Artearen hezkuntza eta gorputz hezkuntzaren bidezko diziplinartekotasuna haurren pentsamendu kritikoa sustatzeko
View/ Open
Date
2022Author
Gutiérrez Ajamil, Estíbaliz
Perez de Pipaon, Galder
Metadata
Show full item record
Tantak 34(2) : 169-190 (2022)
Abstract
Diziplinartekotasunak hainbat abantaila izan ditzake Lehen Hezkuntzan, horien artean kontzeptu teoriko eta metodologia praktikoen artean loturak ezartzea, edota eguneroko arazoei aurre egiteko ikuspuntu eta baliabide desberdinak garatzeko aukera ematea. Planteamendu horretatik abiatuta kasu azterketa bat egiten da bi helburuekin, alde batetik 6. mailako ikasleriak dituen gorputz osasuntsuari buruzko aurreiritziak identifikatzea, eta bestetik gai horri buruzko ezagutzak garatzeko Gorputz Hezkuntza eta Artearen Hezkuntzaren bidezko proiektu baten eraginkortasuna ebaluatzea. Emaitzak erakusten dutenez, parte-hartzaileen osasunari eta gorputz irudiari buruzko aurreiritziak zuzenki erlazionatuta daude ikusizko kulturan kontsumitzen dituzten estereotipoekin. Horretaz gain, ondorioztatu da Artearen Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntzaren arteko elkarlanak ikasleen adierazpen gaitasunak sustatzen dituela, osagarriak diren hiru komunikazio-bide eskaintzen baititu: hitzen bidezkoa, gorputz adierazpena eta ikusizko lengoaia. Gainera, metodologia praktiko, motibatzaile eta erakargarrien bidez parte-hartzaileek eduki eta eredu berriak barneratzea lortzen dute, baita beraien aurreiritziaz hausnartzea eta estereotipatutako irudiei buruzko pentsamendu kritikoa garatzea ere, gorputz aniztasunarekiko begirunea suspertuz.; Interdisciplinary work in primary education offers a number of advantages, such as the opportunity to establish links between theoretical concepts and practical methods, or to develop different points of view and strategies to deal with everyday problems. Based on this approach, we analyse a case study for two purposes: on the one hand, to identify existing preconceptions about healthy bodies in the minds of 6th grade students, and on the other, to evaluate the results of a project in which the areas of Physical Education and Art Education collaborate to increase students’ knowledge on this issue. The results show that participants have preconceptions about health and body image that are directly related to the stereotypes they consume through visual culture. We also observed that the interaction between the areas of Art Education and Physical Education promotes pupils’ ability to express themselves by offering them three complementary means of communication: verbal language, body language, and visual language. In addition, through practical, motivating, and engaging methods, participants are able to internalise new concepts and role models, reflect on their preconceptions, and finally develop critical thinking skills in relation to stereotypical images and build respect for body diversity.