Diru sarrerak bermatzeko errenta: eraginkortasunetik kontrolera
Abstract
[EU] Lan honen bitartez pobreziari aurre egiteko egun indarrean dauden tresna juridikoak aztertuko
dira, Euskal Autonomi Erkidego mailan gai honetan indarberritu den legearen azterketa
nabarmenduz. Oinarriak ezartzeko ezinbestekoa izango da gaur egun eskubide sozialek
orokorrean duten eraginkortasun eta galdagarritasun juridikoa adieraztea. Behin oinarriak
finkatuta gizarte bazterketa ekiditzeko dauden tresnak aipatuko dira. Horretarako administrazio
bakoitzak gizarte laguntzan eta gizarte segurantzan duen egikaritza maila argituko da, politika
bakoitzak zein eremutan duen indarra zehaztuz. Gainera, EAEn lege berriak ekarritako aldaketa
batzuk adierazteaz aparte, duintasunez bizi ahal izateko galdagarriak diren ezaugarriak
aipatuko dira. Azkenik, diru sarrerak bermatzeko errentaren eraginkortasunaren izenean
administrazioaren aldetik burutzen den kontrolaren inguruko analisia burutuko da.