Zuhaitz kontsolidatu partzialik hoberena garatzeko irizpide desberdinen azterketa
View/ Open
Date
2023-11-28Author
Cabezas Regoyo, Josué
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen helburua ALDAPA taldeak diseinatutako PCTBagging (\textit{Partially Consolidated Tree Bagging}) algoritmoaren aldaera berri bat WEKA plataforman inplementatzea da.
PCTBagging gidatua izeneko algoritmo berri honek zuhaitza kontsolidatu partziala hainbat modutan eraikitzea bilatzen du, ahalik eta errendimendurik onena lortzeko. Horretarako, parametro batzuk gehitzen dira, eta, horien bidez, erabiltzaileari aukera ematen zaio zuhaitz kontsolidatua garatzeko modua aukeratzeko.
PCTBagging algoritmoan, zuhaitza osoa garatzen da eta gero adabegi txikienak kentzen dira. PCTBagging gidatuan, ordea, erabiltzaileak hainbat irizpideen artean aukeratzeko aukera izango du garatu beharreko hurrengo nodoa hautatzeko, irizpide diskriminatzailearekiko (\textit{gain ratio}) edo preordenarekiko, besteak beste. Era berean, erabiltzaileak zuhaitz kontsolidatuaren nodo-kopuru edo maila-kopuru maximoa hautatzeko aukera izango du ere. Horrela, erabilitako irizpidearen arabera, sortutako zuhaitz kontsolidatu partziala desberdina izango da eta beraz, honek ematen dituen emaitzak ere.
Esperimentazioa 33 datu-baserekin egin da eta hainbat algoritmo alderatu dira. CTC algoritmoa, PCTBagging algoritmoa eta beste algoritmo lehiakide batzuk PCTBagging gidatua algoritmo berriaren bertsio desberdinekin konparaketa egin da. Probak eta esperimentazioa WEKAn egin dira.