Euskal haur eta gazteen biodibertsitate-alfabetatzea: kezka iturri bat
View/ Open
Date
2023Author
Barrutia Sarasua, Oihana
Pedrera Diez, Oier
Díez, José Ramón
Metadata
Show full item record
Ekaia 44 : 239-256 (2023)
Abstract
Along with the climate emergency, one of the most worrying indicators of the current global crisis is biodiversity loss. To deal with it, biodiversity-related attitudes and knowledge are key. It is the children and youth of the present-day, in other words the adults of the future, who will have to make decisions on this emergency. Thus, the diagnosis of their biodiversity knowledge is necessary to design adequate educational strategies. This paper analyzes the results of different works assessing the species literacy of current Basque teenagers (11/12-16/17 years). In particular, studies exploring students' broad knowledge about species (identification and naming) have been analyzed, as this superficial knowledge is considered to be a direct predictor of in-deep knowledge. The studies suggest that future generations have little awareness of native species and that Plant Blindness is widespread among them. In addition, they show a high familiarity with charismatic animals and domesticated plants. Among animals, mammals are the best known, leaving aside the most endangered classes (such as amphibians) or most biodiverse animal groups (e.g., invertebrates). In the case of plants, due to the abundance and attractiveness of flowering plants, these are the most recalled and identified ones, whereas grasses are eluded. The results also show that the smaller or more rural the studied children’s hometown is, the more native species they identify and recall. As a result, the need for teaching/learning biodiversity in contact with nature and while conducting scientific practices arises, being teacher training key on this path.; Larrialdi klimatikoarekin batera, biodibertsitatearen galera da gaur egungo krisialdi globalaren adierazle kezkagarrienetariko bat. Horri aurre egiteko, giltzarri dira biodibertsitatearekiko jarrera eta harekin erlazionatutako ezagutza. Izan ere, nekez kontserbatuko da ezagutzen ez dena. Gaur egungo haur eta gazteek, etorkizuneko helduek, alegia, hartu beharko dituzte erabakiak larrialdi honen inguruan. Hala, beharrezkoa da gazte hauen biodibertsitate-ezagutza ikertzea hezkuntza-estrategia egokiak diseinatu ahal izateko. Lan honetan, gaur egungo Hego Euskal Herriko haur eta gazteen (11/12-16/17 urte-bitartea) espezie-alfabetatze maila diagnostikatzen duten ikerketen emaitzak aztertu dira. Zehazki, ikasleek espezieez duten "ezagutza zabala" (identifikazioa eta izendapena) aztertzen duten lanak arakatu dira. Lanok iradokitzen dutenez, oso apala da etorkizuneko belaunaldiek bertoko espezieez duten ezagutza, eta hedatuta dago haien artean landareekiko itsutasuna. Bestalde, animalia karismatiko eta etxekotutako landareetarako isuria dute, eta animalien artean ugaztunak dituzte ezagunenak, alde batera utzita animalia talde mehatxatuenak (anfibioak, esaterako) edo bioaniztasun handikoak (ornogabeak, oro har). Landareen kasuan, loredunen ugaritasun eta erakargarritasuna dela-eta, haiek dituzte batez ere gogoan, gramineoak ahaztuta. Emaitzek agerian uzten dute, era berean, haur eta gazteen bizilekua zenbat eta txikiagoa edo landatarragoa izan, espezie autoktono gehiago identifikatu eta aipatzen dituztela. Ondorioz, argi azaleratu da biodibertsitatearen hezkuntza halabeharrez naturarekin harremanetan eta zientzia-praktikak erabiliz irakastearen beharra, irakasleen formakuntza gako delarik bide horretan.