Isolamendu soziala, estres kronikoa eta depresioa
Ekaia 44 : 257-272 (2023)
Abstract
Ingurumen-estimulu batek aldaketak eragin ditzake garuneko neurokimikan eta nahasmendu neuropsikiatrikoak eragin. Hori horrela, isolamendu sozialak eragindako bakardade-sentimenduek eragina izan dezakete estres kronikoan. Estres kronikoak aldaketa neuroendokrinoak eta immunologikoak eragiten ditu, eta aldaketa horiek serotonina maila gutxitzea eragin lezakete garunean eta, ondorioz, depresioa eragin. Artikulu honetan, gizarte-isolamenduak eragindako depresioaren neurobiologian egin diren aurrerapenak deskribatzen dira.; An environmental stimulus can cause changes in brain neurochemistry, causing neuropsychiatric disorders. Feelings of loneliness caused by social isolation can lead to chronic stress and neuroendocrine and immunological changes. These changes could lead to a decrease in serotonin, which is common in people with depression. This article describes the advances in the neurobiology of the depression caused by social isolation.