Photovoice tresna elikadura-ingurunearen azterketa kualitatiborako
View/ Open
Date
2023Author
San Juan, Ainara
Fernández Aedo, Irrintzi
Jauregi, Amets
Ayesta, Irati
Caballero, Silvia
Fernández, Julia
Gravina Alfonso, Leyre
Metadata
Show full item record
Ekaia 44 : 63-80 (2023)
Abstract
Inguruneko ezaugarriek eragina izan dezakete herritarron portaera osasungarrietan. Badirudi bizi garen tokiaren eta gure elikadura-ohituren artean erlazioa dagoela. Beraz, ingurunea bizilagunen ikuspegitik ezagutzea beharrezkoa da biztanleriaren elikaduran eragina duten determinatzaileak baloratzeko. Ikerketa gutxik aztertu dituzte hiri-inguruneak herritarren ikuspuntutik. Horregatik, azterlan honen helburua Bilboko auzo bateko elikadura-ingurunearen diagnostiko komunitarioa egitea izan zen, eta horretarako Photovoice Partaidetza-Ekintza Ikerketa metodologia erabili zen. Proiektu honetarako parte-hartzaileak Auzo Elkarteen bidez bildu ziren. Photovoice-rako, inklusio-irizpideak betetzen zituzten gizon eta emakumeez osaturiko talde heterogeneoa sortu zen. 2017ko apiriletik uztailera, aukeratutako 6 auzotarrek bi orduko iraupeneko 5 talde-saiotan parte hartu zuten, eta haiek ateratako argazkiei buruzko eztabaida kritikoak egin ziren. Auzoko elikadura-ingurunea deskribatzeko 30 argazki batu ziren guztira. Adostasun-prozesu baten ondoren, parte-hartzaileek 9 kategoria identifikatu zituzten eta horiei lotutako 13 argazki adierazgarri aukeratu zituzten. Amaitzeko, emaitza horietan nabarmendutako ezaugarriak 6 gai kontzeptualetan batu ziren: 1) Ohitura txarrak, 2) Kultura-aniztasuna, 3) Harreman sozialak, 4) Iraunkortasuna, 5) Merkataritzaren eraldaketa, 6) Ohitura osasungarriak. Herritarrek beren elikadura-ingurunea hobetzeko proposatutako gomendioak Bilboko arduradun politikoei aurkeztu zitzaizkien. Photovoice proiektuaren bitartez herritarrek beren elikadura-inguruneari buruz zuten ikuspegia ezagutu zen. Auzotarren eskutik lortutako ondorioak lagungarriak izan daitezke tokian tokiko politika eta esku-hartzeak gidatzeko, elikadura-ingurune osasungarriagoak sustatzeko helburuarekin.; The characteristics of the environment can influence the healthy behavior of citizens. There seems to be a re-lationship between the place where we live and our eating habits. Therefore, it is necessary to know the environment from the perception of the neighbors to assess the factors which influence the diet of the population. There have been few studies that have analyzed urban environments from the point of view of the citizens. Thus, the objective of this study was to carry out a community diagnosis of the food environment of a neighborhood in Bilbao, using the Participatory Action Research (PAR) methodology Photovoice. Participants for this project were recruited through Neighborhood Associations. The Pho-tovoice group was heterogeneous, consisting of men and women who met inclusion criteria. From April to July 2017, the 6 selected neighbors participated in 5 two-hour group sessions where critical discussions were held on the photographs taken by them. A total of 30 photographs were taken which reflected the neighborhood food environment. Through a consen-sus-building process, participants identified 9 categories and selected 13 related representative photographs. Finally, the characteristics of their food environment were grouped into 6 conceptual themes: 1) Bad habits, 2) Cultural diversity, 3) So-cial relationships, 4) Sustainability, 5) Retail transformation, 6) Healthy habits. To sum up, citizens’ proposals to improve their environment were established and exposed to Bilbao’s policy makers. This Photovoice project made it possible to ana-lyze citizens’ perception of their food environment. The conclusions obtained from neighbors can help guide local policy and interventions with the aim of promoting healthier food environments.