Defentsa eskubidearen lege organikoaren aurreproiektuaren gabezietan oinarritutako kritika
Date
2023-06-12Author
Salinas Sanchez, Eider
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Jarraian aurkezten den Gradu Amaierako Lan honetan (GrAL aurrerantzean) Defentsa Eskubidearen Lege Organikoaren aurreproiektuaren gabezietan oinarritutako kritika egingo da.
Bertan, Defentsa Eskubidearen Lege Organikoaren aurreproiektuaren iruzkin integrala egiten da, oinarrian 2023ko urtarrilaren 26an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez onartu zuen Defentsa Eskubidearen Lege Organikoaren aurreproiektuaren inguruko txosten teknikoa aurkitzen delarik.
Jarraian, analisi sakon honen ostean aurkitutako gabeziak identifikatu eta kritikatzen dira, aurreproiektua osatzeko ezinbesteko aspektuak banan-banan garatuz, bertan aurki daitezkeelarik GrAL honen autoreak behin analisia burututa egindako ekarpen propioak.
GrAL honen helburu nagusia, Defentsa Eskubidearen Lege Organikoaren aurreproiektuaren analisitik ateratako gabeziak mahaigaineratu eta kritikatzea da, ganorazko defentsa-eskubideen inguruko Lege Organiko bat formulatzeko ezinbesteko aspektuak jorratzen direlarik.