Le Dauphin itsasontziko gutuneria (1757) edo euskararen historia behetik
View/ Open
Date
2015Author
Padilla Moyano, Manuel
Metadata
Show full item record
Lapurdun (numéro spécial 2) : 45-77 (2015)
Abstract
Lan honetan Le Dauphin-eko euskarazko gutuneriaren hainbat alderdi interesgarri aztertuko dugu. Hasteko, idazki pribatuen gaineko ikerketaren premia aipatuko dugu, batez ere maila apaleko jendearen ego-dokumentuei doakienean (§ 2). Ondoren Le Dauphin itsasontziko dokumentazioaren garrantzia azalduko dugu, euskararen corpus historikoan kokatuz eta gainerateko eskutitzekiko desberdintasunak kontsideratuz (§ 3). Laugarren atalean Le Dauphin-eko letren igorleez arituko gara, egiletasun aferei erreferentzia eginez (§ 4.3), bereziki idazlarien existentziari, euskararen historian lehenbiziz lekukotzen duguna. Gutun egileak XVIII. mendeko Lapurdiko egoera soziolinguistikoan kokatuko ditugu, generoaren eta alfabetzearen gaineko gogoeta eginez (§ 4.5); atala epistola edukiaren eta gaien bista orokor batekin hetsiko da. Lanaren azken partean idaztearen esperientziaz arituko gara. Europako jende ez osoki alfabetatuaren idazmen eta gutun herrikoien eskemara hurbildurik (§ 5.1), Le Dauphin bildumako bi emazteren idatz moldeak konparatuko dira (§ 5.2). Gero gutungintza herrikoiaren ezaugarri nagusi diren epistola formulak aztertuko ditugu: Le Dauphin-eko egitura errepikatuenen funtzioak eta maiztasuna baina, oroz gainetik, Europako hainbat hizkuntzatako eskutitzetan atzeman diren bat etortze harrigarriak, tradizio paneuropar baten lekuko (§ 5.3). Finitzeko, epistola usantza haien transmisioaz gogoetatuko dugu (§ 5.4).
Gure helburu nagusia hau da: ego-dokumentuen ikerketan eta epistolografian nazioartean baliatzen ari den hurbiltzea euskal ikasketetara ekartzea, Le Dauphin gutuneriak hauei zabal diezazkiekeen bideak seinalatuz. Xede azkena litzateke euskararen historia behetik egiteko lehen urrats baten oinarriak finkatzea. Gutunetako datu linguistikoak behar denean aipatuko baditugu ere, gure hipotesien adigarri, lan honetan ez da 1757ko lapurteraren isla den bilduma honetako hizkuntzaren deskripzio sistematikorik eginen.