Hego Euskal Herriko etorkizuneko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak curriculumeko lau hizkuntzekiko, honako bost ezaugarrien gainean: ezagutza, zailtasuna, garrantzia, hautaketa eta justifikazioa
Ikastorratza, e-Revista de Didáctica (28) : 52-71 (2022)
Abstract
Azterketaren helburua da Hego Euskal Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek euskarari, gaztelaniari, ingelesari eta frantsesari buruz dituzten usteak identifikatzea. Ikerketak honako bost ezaugarri zehatz aztertzen ditu: hizkuntzagaitasuna, garrantzia, zailtasuna, galdetegia betetzeko hizkuntza-aukeraketa eta justifikazioa. Ikerketak izaera kuantitatiboa du, eta 564 Gradu-ikasleren usteak jasotzen ditu online galdetegi bidez. Emaitzek erakusten dute euskara ardatz duen hirueletasunaren aldeko uste sendoak dituztela, euskara baita gehien balioesten duten hizkuntza. Hizkuntza-gaitasunari dagokionean, partaideek pareko espainola- eta euskara-maila adierazi arren, etorkizuneko irakasleek uste dute euskara hizkuntza zaila dela ikasten, ingelesa baino are zailagoa.