Abstract
Artikulu honetan euskarazko erlatibo aposatuak aztertzen dira ikuspuntu diakronikotik. XVI-XIX. mendeetako testuen corpus batean oinarrituta, erakusten dut erlatibo aposatuek hainbat ezaugarri berezi dituztela: testuinguru nahiko finko batzuetan agertzeko joera dute eta ezaugarri sintaktikoetan aldentzen dira erlatibozko beste egitura batzuetatik. Bestalde, corpusean hauteman daitezkeen aldaketa diakroniko batzuen berri ere ematen dut.