Abstract
Euskararen ezagutzatik erabilerarako tartea kezka iturri dugun honetan, gero eta nabariagoa
da gazteen hizkuntza portaeretan eragiteko hobeto ulertu behar ditugula hizkuntza portaerak berak
dituen inplikazioak, besteak beste, gazteen beraien identitatearen eraikuntzari dagokionez. Lan honetan,
Baionako Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kideen diskurtsoak aztertu ditut, identitatearen eraikuntzan eta hizkuntza portaeran bertso-eskolak berak izan dezakeen eragina aztertzeko. Bertso-eskola
Jarduera Komunitate gisa aztertzeko apustu teorikoa egin dut, hizkuntzari loturiko elementuak zein hizkuntzaz gaindikoak aintzat hartuz, gazteen hizkuntza portaerak aztertzeko zenbait gako aurkitzeko
asmoz.