Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema
View/ Open
Date
2023-12Author
Sampedro Alegría, Aiora
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal sistema literarioa sistema ahula dela esan ohi da, baina azken urteetan inguruan ditugun eta hizkuntza handiek baliatzen dituzten sistemek izandako garapenaren antzeko eboluzioa lortu du literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian. Eta ez da ohikoa izan gure historian zehar.
Hori argitzeko, liburu honek euskal sistema literarioa aztertzen du ikuspegi zabal bat baliatuz. Lehen atalean azterketa egiteko metodologia azaltzen da. Ondoren, euskal sistema literarioa eta haren egiturak aztertzen dira haren funtzionamendua ulertzeko. Eta azkenekoan, Harkaitz Canoren ibilbide arrakastatsua sistema literarioaren arrakastarekin batera ulertzeko gakoak ematen dira. Eranskin gisa, egituraketa hau ulertzeko lagungarriak diren euskal argitaletxeen galdetegiak gehitzen dira merkaturatze-datuen inguruko kuriositatea asebetetzekotan.