Ispilu bizidunak gara: Ispilu-neuronek besteen larruan jartzen gaituzte
View/ Open
Date
2010-06Author
Echeazarra Escudero, Leire
Metadata
Show full item record
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria 264 : 6-11 (2010)
Abstract
Imajinatu zirko-ikuskizun bat ikusten ari zarela. Bat-batean, trapezioan dagoen akrobata irristatu egiten da eta oreka galtzen du… bihotza uzkurtu egin zaizu! Eztarrian korapilo bat duzu eta taupadak bizkortu egin zaizkizu. Sentipen horrek adierazten du enpatia dugula. Oharkabeko beste ekintza batzuek ere gauza bera adierazten dute: eskumuturrari begiratzeak beste batek hala egiten duenean, poltsikoa ukitzeak beste bati sakelako diru-zorroa galdu zaionean edo aharrausika hasteak beste bat aho-zabalka dabilenean. Gizakiok besteen larruan jartzeko gaitasuna dugu, ispilu-neuronei esker. Ispilu bizidunak gara.