Banpirismoaren mitoa zientziaren argitan
View/ Open
Date
2023-12-01Author
Echeazarra, Leyre
Metadata
Show full item record
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria (352) : 72-76 (2023)
Abstract
Ezaguna denez, mitoak jendeak mundua azaltzeko asmatu dituen istorioak dira. Banpirismoaren mitoa gizateria bezain zaharra da. Antzinatik XVIII. mendera arte, banpiroak izaki izugarri gaiztotzat hartzen ziren, eta beldur handia ematen zuten. Beldur handi horren ondorioz, hildako bat banpiro bihurtu zela uste zenean, hileta egin eta egun batzuetara gorpua lurpetik ateratzen zen susmoa berresteko. Gorpuaren bularrean hesola bat sartu ohi zuten haren heriotza ziurtatzeko. Hesolak biriketan egindako presioaren ondorioz, "hasperen" edo oihu moduko bat egin zitekeen. Horrek jendeari pentsarazten zion hilotza banpiro aktiboa zela eta hesolak amaiera eman ziola bere bizitzari. Hala ere, "hasperen" hori usteltze gasak ziren. Praktika hori arriskutsua zen, gorpuaren deskonposizio organikoa eta bakterioak zirela eta.
Folklorearen arabera, banpiroek ezaugarri bereziak dituzten pertsona arrunten antza dute: muturreko zurbiltasuna, hortz luze eta zorrotzak, ilea eskuetan eta azazkal luzeak. Ezin dira ispiluetan islatu, eta egunez lo egiten dute, hil ditzakeen argitan ezkutaturik, eta gauez esnatzen dira odolez elikatzeko (1. Irudia).
Banpirismoari buruzko istorioen atzean benetako zerbait egon liteke? Ba al dago oinarri fisiologiko edo medikorik historian banpirismo gisa interpretatu dena azaltzeko? Mitoaren atzean giza gorputzaren hainbat egoera patologiko egon daitezke. Ulertuak izan ez zirenez, gaixotasun batzuen interpretazio okerrak egin zitezkeen, hala nola porfiriarena.