Euskal zinema jaialdiak: Amateur-profesionalen hazitegi
View/ Open
Date
2017Author
Manias Muñoz, Miren
Metadata
Show full item record
Euskal Zine eta Bideo Bilera. 40 urte zinea eta euskara bulatzatzen: 47-62 (2017)
Abstract
[EU] Zinema jaialdiek mundu mailan izandako gorakadak filmen zirkulazio-ka- nal berriak ireki ditu. Horrez gainera, zinemaldiak ikus-entzunezko profe- sionalen erreferentziazko bilgune bilakatu dira. Bereziki, sektore independentearentzat eta film laburrentzat. Zinemaldiak industriaren jarduera itxiaren eta filmak erakusteko aukera murritzaren ordezko espazio bezala sortu ziren; Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) major gutxi batzuen produkzio zirkulazioaren kontrolari aurre egiteko egitasmo gisa.
Urteek aurrera egin ahala, berriz, zinemaldiek kulturaren hedakuntzarako duten funtzioaz eta etxeko turismo-industria indartzeko gaitasunaz ohartuta, horien espezializazioa izan da. Askotariko gaiak eta formatuak lantzen dituzten zinema jaialdi espezifikoak ugaritu dira azken hamar urteetan; hala nola, giza eskubideak edota ingurumena, film laburrak, dokumentala, animazioa, etab. jorratzen dituztenak. Horrekin batera, zinema jaialdien gaineko ikerketa ikuspegi berriak ere azaldu dira.
Liburuaren kapitulu honek gai hori izango du ardatz. Zinema jaialdien bilakaera historikoa, ezaugarri nagusiak eta zinemagile amateur-profesionalen sorleku gisa ulertu ondotik, euskal zinemaldietan jarriko du arreta. Zehazki, 2017ko azaroan 40 edizio egingo dituen Euskal Herriko euskarazko zinemaldi bakarrean: Lekeitioko Euskal Zine Bilera. [ENG] The rise of film festivals worldwide has opened up new circulation channels for films. In addition, film festivals have become a reference point for audiovisual professionals. Especially for the independent sector and short films. Film festivals were created as a substitute space for the closed activity of the industry and the limited opportunity to show films; As a project to deal with the control of the production circulation of a few majors in the United States of America (USA).
As the years progressed, on the other hand, noting the function of film festivals for the spread of culture and the ability to strengthen the domestic tourism industry, there has been a specialization in them. In the past ten years, specific film festivals dealing with a variety of topics and formats have proliferated; such as human rights or the environment, short films, documentaries, animation, etc. Along with this, new research perspectives on film festivals have emerged.
This book chapter explains the historical development of film festivals, their main characteristics and the flourish of amateur-professional filmmakers, by focusing on the role of Basque film festivals and Lekeitio's Euskal Zine Bilera. The only Basque film festival devoted to films in Basque-language with over 40 editions.