@Euskal Hiria Orain: Iragana eta Geroaren artean
Aldiri: Arkitektura eta abar (11) : 88-39 (2012)
Abstract
Iragana eta geroaren artean oraina dago. Eskuartean kudeatu dezakeguna. Gainontzeko guztia ameskeria eta dogma da, nonahitik ere datorrela. Baina oraina burutzeko, iraganak erakutsi diguna tentuz aztertu eta geroaren lorratzek nora garamatzaten ikusmiratzeko begirada gardena behar dugu. Dogmetatik at, pentsamendu, adierazpen eta ekintzarako askatasunean oinarritutako begirada eta azterketa zientifikoan oinarritutako derrigortzean alegia. Eta, bestalde, zubiak eraiki eta aniztasunean akordioak erdiesteko ardura dugu guztiok ere.