Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat.
View/ Open
Date
2023-11-24Author
Majuelo Itoiz, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Tesi honek euskal eleberrigintzaren irakurketa feminista bat proposatzen du, flâneusearen figura garaikidea ardatz izanik. Horretarako, espazioaren ikuspegitik aztertzen du euskal nobelagintza eta, zehazki, euskal eleberrigintza garaikidean hiria nola irudikatu den ikertzen da, iruditeria urbano hegemonikotik aldentzen diren zenbait eleberri ikuspegi feministatik irakurrita. Bost nobelak osatzen dute corpusa: Egunero hasten delako (1969), Zergatik panpox (1979), Ugerra eta kedarra (2003), Jenisjoplin (2017) eta Neguko argiak (2018). Marko teorikoa osatzeko, narratologiatik proposatu diren espazioaren lanketak (Álvarez, 2003), Spatial Turn-aren inguruan garatutako begirada espazial kritikoak (Westphal, 2011; Tally, 2013) eta hiri modernoaren irudikapenari buruzko lanak (Matas, 2010; Pike, 1981; Lehan, 1998) baliatu dira. Hala ere, diziplinartekotasunean oinarritutako ikerketa honek teoria feministan izan du oinarririk sendoena, eta haren bidez landu dira hautaturiko eleberriak interpretatzeko ideia gakoak: batetik, espazio publiko eta pribatuaren arteko bereizketaren diskurtsoari feminismotik egindako kritikak (Pateman, 1996; Murillo, 1996; Federici, 2010) eta bestetik hiriari buruzko irakurketa feministak (Dura¿n, 1998; Muxi¿, 2018; Col·lectiu Punt 6, 2019) zein flâneusearen ezaugarritzeak (Wolff, 1985; Wilson, 1992; Iglesia, 2019; Kern, 2021).