Bakardadeak eta zaintzaile rola izateak pertsona nagusien osasun biopsikosozialean dituzten ondorioen azterketa
View/ Open
Date
2023-12-18Author
Imaz Aramburu, Idoia
Metadata
Show full item recordAbstract
Bakardadea giza harremanen sarea hautemateko esperientzi subjektiboa da eta bizi zikloko edozein momentutan agertu daitekeen sentimendua izan arren, pertsona nagusiak zaurgarriagoak dira. Zahartzaroa bera, nagusiaren bizimoduan aldaketa anitz gertatzen den momentua da, sarritan norberaren zainketaz gain, bikotea edo gertuko beste petsona baten zaintza ardura hartzen den unea ere bada. Zaintzaile rolaren betebeharrak alegia, nagusien osasunean eragina izan dezaketela iradoki da. Honela, bakardadea sentitzeak eta zaintzaile informala izateak adineko pertsonen osasunaren dimentsioetan duten eragina aztertzea du helburu nagusitzat. Zeharkako diseinu deskribatzailea duen azterlan hau,EHUko Gizakiekin lotutako ikerketetarako Etika Batzordearen onespena jaso ondoren garatu zen eta lagina egoitzetan eta komunitatean bizi ziren 272 pertsonek osatu zuten.Barne irizpide gisa ¿60 izatea eta narriadura kognitibo, funtzional larria edota nahasmendu psikiatrikorik ez izatea izan zen. Ezaugarrri soziodemografikoez gain osasunaren dimentsio fisikoa, psikoemozionala eta hauskortasunaren balioespena egin zen balioztutako eskala bitartez. Bakardadeak eta zaintzak adinekoen osasunean eragin zuten, mendekotasuna antsietate eta depresio zeinuak zein hauskortasuna areagotuz, emakumeetan bereziki. Halaber, bakardadea eta zaintzaren bizipenari buruzko ikerketa gehiago behar da emakume eta gizonetan ondorio zehatz eta sakonagoak azaldu ahal izateko.