Kontestua eta berbazko-estrategiak: Hurren bikokoteen osaera solas erako ahozko bi mintzamoldetan
View/ Open
Date
2024-05-06Author
Ramírez Aldasoro, Elorri
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Lan honetan ahozko solasaren azterketaren esparruari helduko diogu, eta bereziki
hedabideetako elkarrizketa generoari begira jarriko gara, honek mintzamolde gisa har
ditzakeen ezaugarri batzuen azterketara mugatuz. Elkarrizketaren barruan solasaren
funtzionamenduaren ikuspegi orokorretik abiatuta -generoaren goitik beherako ikuspegia
hartuta- bereziki hurren-bikoteen osaerari erreparatuko diogu, hauek izanik solasaren
alternantzia printzipioan eraikitzen diren unitate dialogal minimoak. Zehazki, azterketa
enpirikoa egiteko, euskarazko hedabideetako bi saiotako elkarrizketak hartuko dira:
Azpimarra + eta DidaGaztea. Biak ala biak hedabideetako elkarrizketak izanda ere, bai
helburuz eta bai mintzamoldez ezaugarri ezberdinak erakusten dituzte (Gabirondo, 2020;
Gutierrez, 2020), eta testuinguruaren eta berbazko-estrategien artean dagoen harremanean
sakondu gura da: testuinguruak hurren-bikoteen osaeran eraginik duen ikusteko. Azken
hamarkadetan hedabideek entzuleengana gerturatzeko garatu dituzten estrategiak medio,
hala nola bernakularizazioa edo eta kode-alternantzia (Elordui, 2016), ahozko solas
espontaneoaren zenbait ezaugarri ikus daitezke hedabideetan.
Lan honetan, aukeratutako saioetan ageri den solasaren antolamenduan hurrenbikoteen sistema ezaugarrituko da, hauen osaera definitu, testuinguruak berbazkoestrategietan duten eragina ikusteko. Corpuseko bi saioak elkarrizketak badira ere helburu
eta funtzio desberdina duten saioak dira. DidaGaztea izaera ludikoa duen saio bat da, eta
Azpimarra +, berriz, informatiboa eta argumentatiboa.
Lana bi atal nagusitan banatuko da. Lehenengoa atal teorikoa izango da, eta bertan,
azterketa ulertzeko beharrezkoak izango diren oinarriak bildu dira. Hasteko,
komunikabideetako elkarrizketak genero bezala dituen ezaugarriak deskribatu dira,
ondoren, solasa gertakari diskurtsibo moduan ezaugarritu da, haren egitura eta
bereizgarriak erakutsiz, jarraian, hurren-bikoteen definizioa eta motak. Bigarren zatian, atal
praktikoari heldu zaio: helburua eta hipotesia azalduko da lehenik, ondoren corpusa
azalduko da eta amaitzeko egin den azterketaren emaitzak azalduko dira.
Bi saio hauetako hurren-bikoteen analisiak erakutsi digu bi saioetan solasaren
egituratze desberdinak sortzen direla. Alde handia ikus daiteke elkarrizketa mota batetik
bestera eta hurren-bikoteen osaerari erreparatzea eraginkorra izan da elkarrizketaren
3
helburua eta erabiltzen diren berbazko-estrategien arteko lotura erakusteko garaian.
DidaGaztea saioan parte hartzen duten kazetari eta kolaboratzaile kopuruak, hartzailearen
ezaugarriak, saioaren izaera ludikoak eta hizkerari dagozkion beste estrategia batzuk
hautatu izanak ahozko solas espontaneoaren ezaugarri batzuk agertzea ekartzen dute.
Hedabideetako bestelako elkarrizketa formalagoetan baino gainjartze eta mozketa gehiago
izateak eta etengabe ageri diren solaskidetza agerraldiek eragina izango dute hurrenbikoteen osaeran. Azpimarra + saioaren helburua gaurkotasun sozial eta politikoaren
inguruko saio informatibo formala izanik, oso bestelakoa da solasaren egituratzea, solas
espontaneotik gehiago urrunduz. Azterketak ondorioztatzen utzi du testuinguruak
mintzamoldea baldintzatzen duela, baina era berean, lokutoreek mintzatzeko aukeratzen
dituzten berbazko-estrategiek ere testuinguru diskurtsibo zehatz bat eraikitzen dutela
saioaren izaerari erantzuteko.