Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta
View/ Open
Date
2024-05-06Author
Makazaga Irurtia, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan, gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu ditugu latindar autoreen poemak. Zehazki, Virgilioren, Ovidioren, Martzialen eta Senekaren idazlan hautatuek osatu dute gure corpusa, eta askotariko doinu eta neurriak erabili ditugu itzulpenetan. Gure lanaren mamia, beraz, bertsotan egindako poesia-itzulpenek osatu dute, eta ondoren xehatu ditugu zubi-testu bidezko saio praktiko horretan izan ditugun zailtasunak eta topatu ditugun irtenbideak. Horrez gain, lan honetan baliatu ditugun itzulpen-estrategiak aurkeztu ditugu itzulpen-teorietako kontzeptuekin batera, eta poemak zehazki bertso edo bertsetetan itzultzearen mugei buruz hausnartu dugu. Bestalde, poesia neurtua literatur tradizioko neurrietan euskaratzeari buruz orain arte egin diren hausnarketetan ikusi dugu aurreko ikerketek ez dituztela bertso-doinuak aztergaitzat hartu; lan honetan, aldiz, xede-testuei esleitutako doinuek itzulpen-prozesuan izan duten eragina aztertu dugu eta, horren harira, musikaturik ere aurkeztu ditugu bertso-neurrietara egokitutako itzulpenak.