Zaintza ekosistemak. Lurralde plangintza ikuspuntu feministatik. Deba eta Itziarko hirigintza analisiak.
View/ Open
Date
2024-05-07Author
Arocena Txurruka, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadan, ehundaka manifestazio, mahainguru eta tailer abiatu dira “Zaintzak erdigunera”
lelopean. Erdigune politikora, batetik, hedabideen eztabaidetara eta gobernuen lehentasunetara. Eta
erdigune fisikora, bestetik, etxeko pribatutasunetik herriko kale eta plazetara. Azken puntu honetan
berebiziko garrantzia hartzen du Lurralde Plangintzak.
Zaintzak espazio publikoan egin daitezen, gure komunitateetako hirigintza birplanteatu behar dugu.
Hirigintza feministaz baliatuz, gure lurraldeko mugikortasuna, segurtasuna, etxebizitza, jarduera
ekonomikoa, ekipamenduak… eraldatzeko eman beharreko pausoak irudikatuko ditugu; eta
eraldaketarako bidean, gure komunitateetan aurrera pausoak eman ditzakegula erakusteko, Deba eta
Itziar herrietan Mapa Moreak sortu ditugu parte-hartze prozesu baten bitartez.