Cannabis landareko 12 barietateetan kannabinoideen eta terpenoen kontzentrazioen jarraipena kontrol- eta estres-baldintzapeko hazkuntza-prozesuetan
View/ Open
Date
2024-05-10Author
Kareaga Álvarez, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Kannabinoideek eta terpenoek izan ditzaketen aplikazioak kontuan hartuta, Cannabis
sativa landarearen hazkuntza kontrolatua eta estandarizatua izatea garrantzitsua da.
Izan ere, metabolito sekundarioen kontzentrazioetan desberdintasun handia dago
inguru baldintzen, barietateen, hazkuntza-denboren eta lagin motaren arabera.
Horrela, estres tropikalak, hau da, tenperatura eta hezetasun altuek, hazkuntza
prozesuan eragin ditzaketen aldaketak aztertzea da lan honen helburu nagusia,
etorkizuneko hazkuntza-baldintzak erregulatzeko eta hobetzeko balio dezakeenak.
Bestalde, estresak barietate bakoitzaren, hazkuntza-denboren, eta lagin mota
desberdinen gainean nola eragiten duen aztertu da. Horrez gain, barietate oso
desberdinak aztertu direnez, hauen karakterizazioa egitea ere posible izan da,
kimiotipo desberdinetan sailkatuz. Gainera, lan hau beste ikerketa handiago baten
barruan kokatzen da, zeinak tropikoko estres-baldintzetarako egokitzapen
biomarkatzaileak aurkitzea eta modelo prediktibo bat eraikitzea duen helburu.
Horregatik, landarearen 12 barietateen kannabinoideen eta terpenoen
kontzentrazioen jarraipena egin zen hazkuntza-baldintza desberdinetan, eta lagin
biologiko mota desberdinetan. Landareak bi baldintza desberdinetan hazi ziren,
tenperatura eta hezetasun altuek eragindako estres-baldintzetan eta estres gabeko
kontrol-baldintzetan; bi lagin mota analizatu ziren, hostoak eta loreak; eta lau
hazkuntza-denbora aztertu ziren, bi fase begetatiboan (t0 eta t1) eta bi loratze-fasean
(t2 eta t3). Aztertutako 12 barietateak hurrengoak izan ziren: TA, KH, HT47, RE,
WWDQ50, WWDQ48, WWRE52, WWFT47, WWTA50, WWTA46, WWRO49, eta
WWWW36.