Galietako guda
View/ Open
Date
1999Author
César, Cayo Julio
Metadata
Show full item record
Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica 2 : (1999)
Abstract
Zaila da hitz gutxitan hain ezaguna, aztertua eta kritikatua izan den Zesar bezalako pertsonai baten bitzitza laburtzea, are gehiago garai hartako politika eta bizitza publikoan hain murgilduta egon zen pertsonaia izanik. J. Carcopinoren esanetan, Zesar 101. urteko uztailaren 13an jaio zen. Garai hartan Erromatar Errepublika bere azken uneak igarotzen ari zen, une zurrunbilatsu, ilun eta nahasiak, zalantzarik gabe. Konkista guda nagusienak bukatuta, Mediterraneo ertzeko lurralde gehienetan Erromatarren jabegoa sendotu ahala, botere nahiak eta ustelkeriak indarra hartu zuten buruzagi askoren baitan, eta, horrela, Senatuaren, Magistraturen eta Herri Batzarren arteko botere banaketak eta elkarkidetzak baliagarritasuna galdu eta eragin geroz eta gutxiago zuten.
Ponpeio 72-62 hamarkadako buruzugi eta politiko ospetsuenetako bat izan zen, berak, Erromatar Inperioaren Ekialdea politikoki antolatu ezezik, lehen aipatutako gatazka gehienak konpondu baitzituen. Baina 62tik aurrera beste pertsonai batzuek hartuko dute lehentasuna alderdi popularraren barruan: Katilina, Kraso eta Zesar izango dira botere esparru ahalik eta zabalena eskuratzen saiatuko direnak. Lehen Triunbiratuak (60) buruzagi boteretsuenen arteko oreka mantentzen lagunduko du Katilina noblearen azpikonjurazioa zapaldua izan ondoren (62) baina Zesarrek, Galietan lortutako garaipenen ondorioz, Errepublikako agintaritza bere osotasunean eskuratzeari ekingo dio. Horrela sortu zen gerra zibila Zesar eta bere suhi Ponpeioren artean (49-46), lehenengoak, Farsaliako batailaren ondoren irabaziko duen gerra. Halere, Zesarren behin-behineko diktadurak eta magistratura nagusi guztien eskuratzeak ez du denbora luzez iraungo, 44. urteko martxoaren idus famatuetan hilko baitute Ponpeioren alderdiko jarraitzaileek. Hilketaren ondoren gerra zibila berpiztu ko da eta, pixkanaka Printzegoaren eraikitzaile izango den Oktavianoren figura indartuko.