Nominalizazioak eta Marteko euskara
View/ Open
Date
2020Author
Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier
Metadata
Show full item record
Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre : 67-87 (2020)
Abstract
Artikuluan erakusten da -era, -keta, -pen bezalako atzizkien bitartez eratorritako euskarazko nominalizazioek ere Alexiadouk (2001) aipatzen dituen ezaugarri batzuk dauzkatela (e.g. irakurketa ebentiboaren ezakusatibitate eta pasibotasuna, genitibodun argumentuen beharra) baina, ostera, oso gertaera egitura
urria dutela (adberbiorik eza, posposizio-sintagmek -ko hartu beharra); ondorioz, nominalizazio eratorrien irakurketa ebentiboa oso mugatua da euskaraz. Aitzitik, -t(z)e buru duten perpaus nominalizatuek perpaus arruntean sumatzen diren aditz proiekzio guztiak dauzkate eta, batez ere, irakurketa ebentiboa permititzen dute. Horrek azalduko luke hiztun batzuendako zergatik diren arrotzak edo Martekoak zenbait nominalizazio eredu: antzeko egiturak dauzkaten zenbait hizkuntzak (i.e. ingelesak, gaztelaniak) ez bezala, euskarak erraz jo dezakeelako perpaus nominalizatuetara.