Eskola eta familien arteko harremana berreraikitzen etxekotze prozesuan
Ver/
Fecha
2024-06-14Autor
Martín Goikoetxea, Maialen
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Egun Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolatze-tasa oso altua da Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Haurrak haien hezkuntza ibilbidean hasten dira etapa honetan, familiekin batera ikastetxean haien lehen urratsak aurrera eramanez. Beraz, ikerketa-lan honen bidez etxekotze prozesuan zehar eskola eta familien arteko harremana aztertu da. Hau guztia ahalbideratzeko, lehen-lehenik, etxekotzearen inguruko aurrekari bibliografikoak bildu dira, egokitzapen aldiaren bilakaera, etxekotze prozesuaren kontzeptualizazioa, prozesuaren eragina, helduaren garrantzia eta prozesuaren antolakuntza ezagutaraziz. Halaber, zazpi elkarrizketa sakon burutu dira, zehazki lau hezitzaile eta hiru gurasoei. Modu honetara, parte-hartzaileen errealitatea ezagutu da, etxekotzearen une ezberdinak identifikatuz eta hezitzaile zein gurasoak prozesuan aurkitzen dituzten mugak nabarmenduz. Azkenik, ondorioetan oinarriturik, infografia bat eskainiko da, prozesuan parte-hartzen duten eragileei zuzendurik dagoena.