Klimari buruzko negoziazioak, Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio baterako: Kopenhageko porrotetik Parisko Akordiora
View/ Open
Date
2017-11-30Author
García Lupiola, Asier
Metadata
Show full item record
Uztaro (103) : 5–25 (2017)
Abstract
Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio loteslea lortzeko negoziazioak
2007an hasi ziren. 2009ko Kopenhageko Konferentziaren porrotaren ondoren,
negoziazioak bertan behera geratu ziren, eta ez zen ia aurrerapenik eman hurrengo
bileretan. EBren lidergoa klima-aldaketaren aurkako borrokan, mundu-aliantza
batean ahalik eta herrialde gehien bateratzeko ahaleginetan, ahuldu egin zen,
AEBk gero eta protagonismo handiagoa hartu zuelako —jarrera pasiboarekin
eta oztopatzailearekin—, bai eta Txinak ere. Nahiz eta EBk berriro sustatu zituen
negoziazioak, badirudi Parisko Akordioa posible izan zela AEBren eta Txinaren
inplikazio handiagatik; horrek aldi berean dakar askok zalantzan jartzea benetan
emaitza arrakastatsua izango dela.