Mikroorganismo multierresistenteek eragindako infekzioa COVID-19 duten paziente kritikoetan
View/ Open
Date
2024-06-21Author
Lazpita Bayon, Ibon
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]
Sarrera: Mikroorganismo multierresistenteek eragindako infekzioak COVID-19
gaixo kritikoetan gerta daitezkeen konplikazioak dira eta COVID-19 pandemia garaian
aldez aurretik infekzio hauekin zegoen arazoa larriagotu egin zen.
Helburuak: Errebisio bibliografiko honen helburu izan zen infekzio hauek
osotasunean ikertzea eta horretarako hurrengo helburuak aztertu ziren:
mikroorganismoen prebalentziak, jatorria, arrisku faktoreak, prebentzioa,
diagnostikoa, erresistentzia mekanismoak eta tratamenduak.
Material eta metodoak: Errebisio bibliografikoa burutu zen 3 datu base
desberdinetan (PubMed, ScienceDirect eta Cochrane Library) bilaketa ugari eginez
2023 urteko otsailetik martxora. Guztira 47 artikulu erabili ziren.
Emaitzak: Mikroorganismo ohikoenak K. pneumoniae eta A. baumannii bakterio
gram negatiboak izan ziren. Bakterio hauek antibiotiko erabileraren gehikuntzarekin
eta gailu inbaditzaileen erabilerarekin erlazionaturik egon zitezkeen. Prebentzio
modura baheketa metodoak hazkuntzen bitartez eta antibioterapia programen
hobekuntza erabili zitezkeen. Diagnostikoa burutzeko garapenean zeuden jadanik
ohikoak baino azkarragoak ziren metodo diagnostikoak. Kolistina, tigeziklina,
daptomizina, zeftazidima/abibaktam eta ekinokandinak tratamendu eraginkorrak izan
zitezkeen nahiz eta aldakortasuna egon mikroorganismoen artean. Bakterio askok
betalaktamasen sintesia aurkeztu zituzten erresistentzia mekanismo bezala nahiz eta
antibiotiko ezberdinen aurkako mekanismo ugari deskribatu ziren. Tratamendu berrien
garapena ikerketan zegoen.
Ondorioak: Pandemia garaian COVID-19 gaixoek jasotako antibiotiko kopuru
handiak mikroorganismo multierresistenteek eragindako infekzioak handitu zituen,
gram negatiboenak batez ere. Erresistentziak eta haien mekanismoak ugariak izan
ziren. Beharrezkoak dira antibiotikoen erabilera hobetzea eta tratamendu zein metodo
diagnostikoen ikerketan aurrera egitea infekzio hauen maneiu hoberena izateko.