Hidrogenoaren erabilera itsasoko diesel motorretan. Itsas-motor batean balidatutako CFD simulazioa
Date
2024-07-09Author
Del Olmo Sanz, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
Diesel motorretan,hidrogenoak izan dezakeen aplikagarritasuna aztertzea du xede proiektu honek.
Zehazki , itsas ibilgailuetara bideratuko da, hain zuzen ere, mundo mailan garraio zerbitzu handiena eskaintzen duena eta zoritxarrez, ikuspuntu ekologiko batetik,berotegi efektuko gas emisio handia suposatzen duena ere.Gaur egunean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eskuragarri dagoen itsas motorrrak diésel bitartez bakarrik funtzionatzen du, nahiz eta haren asmoa hidrogenoa sartzen den epe laburrean, hortaz, hasier pausu gisa CFD bitartez, orain arteko funtzionamendua aztertu nahi da, hau da, diésel bitartekoa. Behin ohiko funtzionamendua ezaugarrituta eta simulazio konputazionalean esperotako datuak lortzerakoan,hurrengo urrats gisa, hidrogenoa gehituko litzaioke CFD siulazioan, nahiz eta lan honetan, ez den burutuko.Hala ere, hidrogenoa gehitzeak suposatuko lituzkeen aldaketak eta fenomenoak aztertuko dira; baita simulazioan kontuan hartu beharko direnak ere.Bestalde , hainbat ikerketa burutu dira orain arte, baina laborategiko modelora gehien moldatzen dena aukeratu beharko da eta elikatze sistema zein operazio baldintzak zehaztuta