Erradiozirugia bidezko buruko metastasien tratamendua. HyperArc teknika
View/ Open
Date
2024-07-29Author
Elkorobarrutia Lasa, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera
Gradu amaierako lan honetan Donostia Ospitalean 2019tik 2022ra bitartean garun metastasia duten eta HyperArc erradiozirugia tratamendua jaso duten pazienteen ikerketa deskriptibo-obserbazionala burutu da.
Helburuak
Ikerketa honen helburu nagusia da, pazienteek HyperArc terapiaren aurrean erakutsitako erantzuna aztertzea beste hainbat aldagairen arabera; adina, sexua, egoera funtzional orokorra eta erradiozirugia aurretik edo bitartean jasotako beste tratamenduak.
Metodologia
Horretarako erabilitako lan metodologia ikerketa deskriptibo-obserbazional erretrospektibo bat izan da, zeinetan 35 paziente aukeratu diren 2 inklusio irizpide nagusiren arabera; garun metastasia izatea eta HyperArc erradiozirugia tratamendua jasotzea. Esklusio irizpiderik ez da erabili.
Bestalde, bilaketa bibliografikoa egiteko batez ere “Up to Date” datu basea erabili da, eta analisi estatistikoa egiteko IBM SPSS Statistics datu basea.
Emaitzak
Hainbat adierazle eta datu aztertu eta kontrastatu ondoren, bi aldagairen inguruko informazio eta ondorio zehatzak bildu dira.
a) Biziraupen globala. Sexua, adina, metastasi kopurua, RPA sailkapena eta Karnofsky indizea ez dira determinanteak pazientearen biziraupenerako. Aurretik erradioterapia holokraneala jasotzea, kirurgia burutu izana edo erradiozirugia tratamenduak iraun bitartean tratamendu sistemiko aktiboa izatea ere ez dira determinanteak biziraupen globalean.
b) Erradionekrosia. Erradiatutako garun bolumenak, hau da, V12, V18 eta PTV bolumenek ez dute aldaketarik erakutsi erradionekrosia pairatzeko arriskuarekiko.
Ondorioak
Beraz, ikerketa honetan hainbat ondorio atera daitezke:
a) Lan honetan lortutako emaitza esanguratsuena da, pazienteak kortikoideak ez hartzea, eta beraz sintomarik ez izatea eta egoera funtzional hobea izatea, biziraupen global handiagoarekin erlazionatzen dela.
b) Bestalde, emaitza esanguratsua ez den arren, lan honetan agerian geratzen da, RTOG-RPA sailkapenean I taldekoa izatea biziraupen global handiago batekin erlazionatzen dela II eta III taldeetakoekin alderatuz
c) Era berean, gauza bera gertatzen da, V12,25 bolumena eta erradionekrosia erlazionatzean; emaitza ez da estatistikoki esanguratsua, baina esanguratsutasunera hurbiltzen da.
d) Azkenik, aipatzekoa da, ikerketa honetan izandako esanguratsutasun eza, aztertutako lagin txikiaren ondorio izan daitekeela.