Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa. Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea
View/ Open
Date
2024-04-19Author
Aizpurua Insausti, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa da tesi honetan aztergai. Euskaraz sorturiko kantu inprobisatuanalor musikalari erreparatu zaio hizkuntzaren erritmo-antolakuntzaren fonologiarekiko loturetatik. Hirudira lanaren helburu nagusiak: 1) Euskararen tipo erritmikoak eta, zehatzago, euskararen fonologiakbertso-jarduna nola baldintzatzen duen aztertzea. 2) Hizkuntzaren, metrikaren eta musikaren artekoharremanak bertsoetan zer-nolakoak diren ulertzea. 3) Bertsoetako aldakortasun prosodikoaren nondiknorakoakaztertzea, testu-uztartzeaz gaur egun dagoen ikuspegia konplexuagotuz.Horretarako, marko teoriko eta interpretatibo baten lehen ardatzak proposatu dira, batetik, bat-batekobertsoen erritmo-antolakuntzaren funtsa ulertzeko heldulekuak eskaini asmoz. Lanketa horren osagarri,corpus azterketan oinarritu da lanaren alderdi enpiriko-analitikoa: 1980-2017 bitarteko BertsolariTxapelketa Nagusietako irabazleen finaleko bertsoak aztertu dira hizkuntzaren erritmoa egituratzen dutenbertsolarien silabatzeari, gauzatutako erritmo-ereduei eta unitate prosodikoei (taldekatzeari) erreparatuz.Egindako azterketan agerian geratzen da euskararen silaba-aldikotasuneranzko joera bertsoetako silabaegiturenmaiztasunetan, silaba-egitura baldintzatzen duten gertakari segmentaletan zein maiz hitz artekomugei ematen zaien trataeran, baita unitate prosodiko nagusien antolakuntzan ere.Edonola ere, badira hizkuntzaren tipo erritmikotik bete-betean azaldu ezin diren gertakariak.Hizkuntzaren, bertso-neurriaren eta doinuaren arteko elkarreraginak ahalbidetzen du bertsoetako txertatzeprosodikoa modu osoagoan ulertzea. Bertsolarien erritmo-ereduen zein taldekatzearen joera nagusiakbaldintza metriko-musikaletatik ulertu ahalko dira, baita gertakari segmental eta silabiko zenbait ere.Hizketa-mailak, epai-irizpideak (eta horien oinarrian dagoen bertsogintzari buruzko ikuskerak), garaiangaraikobertsogintza kanonak eta bertsolari bakoitzaren ezaugarri estilistikoak ere kontuan hartubeharreko eragileak direla uzten du agerian eginiko analisiak.