Europar Batasuna. Europaren integrazio prozesuaren ikuspegi orokorra
View/ Open
Date
2022Author
García Lupiola, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikasmaterial hau Bizkaiko Esperientzia Gelen ikasle euskaldunengan
pentsatuz prestatu da. Hain zuzen ere, Giza Zientzien Unibertsitate Tituluaren
Historia de la integración europea. La Unión Europea irakasgaiarentzako
euskarazko ikasmaterial gisa garatu da.
Hala ere, unibertsitate-gradu askotako irakasgaietan Europar Batasuna
aztertzen da: sakonki Zuzenbidean; ikuspuntu ekonomiko batetik enpresa eta
ekonomia arloko graduetan; ikuspegi orokorra lortu nahian gizarte zientzietako
beste zenbait gradutan. Kontutan izanik euskarazko testurik ia ez dagoela,
ikasmaterial hau aipatutako azken gradu horietan ikasmaterial orokor gisa erabil
daiteke. Bestalde, lehenengo bi kasuetan ere erabilgarria izan daiteke, gaira
hurbiltzeko helburuarekin oinarrizko ikuspegia lortzeko tresna gisa, behintzat.
Ikasmaterial honen helburua Europaren integrazio prozesuaren eta
eguneko Europar Batasunaren ikuspegi orokorra eskaintzea da. Alde batetik,
lehenengo hiru atalek deskribapen kronologikoa jasotzen dute, Europako
lurraldeen batasunaren ideiari buruzko laburpen batetik hasita, eta 1950eko
hamarkadan martxan jarritako Europaren integrazio prozesuaren bilakaera
aztertuz bigarren eta hirugarren ataletan, betiere nazioarteko testuingurua
kontutan hartuta. Bestalde, hurrengo hiru gaietan, Europar Batasuna bera
aztertzen da: helburuak, antolaketa orokorra eta zuzenbidea; arlo ekonomikoa
(merkatu batua eta ekonomia eta diru batasuna); eta Europako hiritartasuna.
Azkenik, Europar Batasunarekin lotura estua duten beste nazioarteko erakunde
batzuk aurkezten dira.
Bibliografian, aipatutako edukia prestatzeko erabili diren iturriak
adierazten dira: gaiaren inguruko gaztelaniazko eskuliburuak eta euskaraz
aurkitu daitezkeen dokumentuak. Irudien eta taulen kasuan, bakoitzaren azpian
adierazten da iturria.