Ohar bat -(e)netz menderagailuaz
View/ Open
Date
2023-12-14Author
Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier
Metadata
Show full item record
Lapurdum 24(2) : 39-52 (2023)
Abstract
Ipar Euskal Herriko hizkeren ezaugarri den -(e)netz menderagailuaren morfosintaxia eztabaidatzen da eta defendatzen da menderagailu horrek ez duela ‘ala ez’ egitura hautakaria ezkutatzen eta -(e)n menderagailuaren aldaera baino ez dela, bai/ez motako galderetara murriztuta. Delako -(e)netz menderagailu hautakariaren teoria berau ezezkako zehargalderetan posible izateak eta egitura hautakariarekin bateragarri izateak gezurtatzen dute, Ipar Euskal Herriko testu modernoetan eta gaurko hiztunengan egiaztatu daitekeen bezala.
Artikuluak, bestalde, -(e)netz menderagailuaren ñabardura semantiko-pragmatikoaz eta Rebuschiren (2013) hipotesi bimorfematikoaz ere hausnartzen du.