Abstract
azpi urte bete dira 2010ean Gasteizko Letren Fakultatean Literatura, zinema eta mendiari buruzko jardunaldiak egiten hasi zirenetik, eta badirudi euskal arlo akademikoan mendiek interesa piztu dutela ordutik hona. Oraintsura arte jorratu gabeko ikerketa eremu berri bat zabaltzen ari den adierazgarri da, halaber, 2015/2016 ikasturtean EHU/UPVk eta UEUk elkarrekin antolaturiko mendizaletasunaren inguruko ikastaroa; zoritxarrez, egitasmo horrek ez du jarraipenik izan. Euskal Herria orokorrean eremu menditsu batean kokatua egonik, harritzekoa da erakunde akademikoetan hain berandura arte ez sumatzea herritarren artean oso hedaturik dagoen zaletasun bat.