Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera
View/ Open
Date
2009Author
Padilla Moyano, Manuel
Metadata
Show full item record
Euskera 54(1) : 183-192 (2009)
Abstract
Joan den urtean Baionan, Euskal Ikasketak egiten nituelarik, Hazparnerekin lotura zuzena zukeen eskuizkribu argitaratugabe baten berri izan nuen, zeinez aitzineko urte batean Annie Lissarrek master lan batean lehenbiziko transkripzio lan bat egina baitzuen. Irakasleekin mintzatu ondoan, hartaz ikerketa berezia eta edizio kritiko bat egin zitekeela pentsatu nuen, eta horretarako lehen urratsak abiatu. Alderdi fisikotik begiratuaz, izkirioa kaier batean dago, 205 orrialdetan hedatua. Ez da, beraz, testu laburtto eta ezdeus bat: bere 26.800 hitzekin lehen mailako lekukotasuna da, XVIII. mendeko nafar-lapurteraren corpusa emendatzen duena. Eskuz izkribatua da, eta zenbait pasartetan ilunago gertatzen bada ere, letrak ez du konprenitzeko arazo handirik emaiten.