AGNHa duten nerabeen erizain-zainketak sustatzeko osasun-heziketa programa lehen arreta mailako erizainei bideratua.
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Martínez Naharro, Maitane
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Arreta Gabeziagatiko Nahasmendua eta Hiperaktibitatea (AGNH) haurren adinean gehien nabarmentzen den nahaste psikiatrikoetariko bat da. Nahaste honek umeei zailtasun handiak sortzen dizkie beren jarduera maila erregulatzeko, bulkadak inhibitzeko eta arreta mantentzeko. Nahaste horren ondorioz, bizitzako hainbat esparrutan eragin zuzena dute. Lan honen bidez, erizainaren rol garrantzitsua ezagutzera eman nahi da, bai diagnostiko goiztiar bat ematerako orduan, bai jarraipen egoki batean, AGNHak familian eta osasunean duen eragina erakutsiz. Halaber, diziplina anitzeko koordinazioaren garrantzia bilatzen da haurrari arreta integrala eman ahal izateko. Erizaintzak zeregin garrantzitsua izan behar du haur horien eta haien familien jarraipenean; horregatik, erizainei esku-hartze bat egiten zaie informazio egokia jaso dezaten, estigmak eta beldurrak atzean utziz.
Helburua: lehen arreta mailako erizainei AGNHa duten nerabeetan erizain-zainketak sustatzeko osasun-heziketa programa diseinatzea.
Metodologia: programa gauzatzeko gaiaren inguruko bilaketa bilbiografiko sistematizatua egin da datu-base desberdinetan. Bestalde, hainbat erakunde ofizialen webguneak edo dokumentuak ere erabili dira informazioa lortzeko eta osasun-hezkuntzaren egitura eta saioak garatu ahal izateko.
Plangintza: programa Groseko anbulategian garatuko da eta bertako erizainainei zuzendutakoa izango da. Iraupena 2023ko maiatzatik ekainera bitartekoa izango da, eta astean behin, ostegunero, 60-85 minutuko saioak burutuko dira. Osasun-agenteen taldea erizain batek, pediatra batek eta psikologo batek osatuko dute. Bukatzeko, programa bete eta helburuak lortu diren ziurtatzeko, hainbat ebaluazio tresna sortu dira.
Ekarpen pertsonala: ikerketek argi utzi dute orokorrean osasun profesionalek formakuntza nahikoa izan dezaketeela, baina osasun publikoan hutsune izugarria dagoela, baliabide eta diru laguntza nahikorik gabe, hain zuzen. Gainera, erizaintza-rolak berebiziko garrantzia duela argi geratu da, bai detekzio goiztiarrerako, bai osasun heziketarako. Beraz, etorkizunera begira, funtsezkoa da profesionaleei informazio nahikoa ematea, mitoak apurtzeko, eta tresna nahikoak jasotzea, bakoitzak bere plan indibidualizatua sor dezan.