Familia-erizaintza onkologian: garatzear dagoen berrikuntza
Ikusi/ Ireki
Data
2024-10-072024-10-07
Egilea
Buendía Iglesias, Marta
Laburpena
Sarrera: Onkologian intzidentzia igotzeak eta minbiziaren etapa desberdinetan familia unitateari zainketak ematea, osasun-sistemako erronka bihurtu da. Familia-erizaintzak, familia, zainketen ardatzean jartzen du eta kide baten gaixotasunari eta bizi-mehatxuei erantzuteko, haien beharrak abordatzen ditu. Helburuak: Lan honen helburu nagusia, onkologiako unitateetan, familiak dituen beharrak kontuan izanik, erizaintzako eredu berriak aztertzea da. Metodologia: Bilaketa estrategia 2023ko azaroa hasieratik 2023ko abendu bukaera arte burutu zen. Horretarako, osasun-zientzietako PubMed eta Scopus datu-baseak erabili ziren. Iragazki eta barneratze zein baztertze irizpideetan oinarrituz, 28 artikulu hautatu ziren berrikuspen bibliografikoa egiteko. Emaitzak: Minbiziaren diagnostikoaren ondorioz, familiako kideek, ibilbide berrira egokitu behar dute, zainketak familiako kideengan eroriz eta ondorioz, familia kontua bihurtuz. Familiaren definizioa ez dago mugatuta; beraz, familiei beren burua definitzen utzi behar zaie. Minbiziak familia-unitatearen erlazioan eragin handia du eta kide bakoitzak modu desberdinetan hauteman dezake. Beraz, esku-hartze profesionalak familia unitateren beharretara bideratu behar dira. Horretarako, familian oinarritutako eredu teorikoak (CFAM eta CFIM) erabili daitezke. Hala ere, familia erizaintza ezartzea erronka handia da erizainentzat. Eztabaida: Familiak arreta eraginkorra izateko, erizain onkologikoei, familia-erizaintzako prestakuntza eman behar zaie, beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko. Familiarekin egindako elkarrizketa terapeutikoak familiaren arabera indibidualizatu behar dira. Zaintzaile informalen gehiegizko inplikazioak ondorioak ditu eta horregatik, familia-zaintzaileak beren premiak dituzten pertsonatzat hartu behar dira. Ondorioak: Minbizia duten paziente eta familiei arreta integrala eman ahal izateko, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatzea beharrezkoa da. Horretaz gain, kultura barne hartzen duten ikerketa gehiago behar dira, ezagutza sakonagoa lortzeko eta esparru teoriko sendo bat garatzeko.