Gainpisua eta obesitatea duten umeen bizitza kalitatea eta osasun ongizatea bermatzeko erizaintza zainketak
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Esnal Alzugaray, June
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Mundu mailan, Gainpisua eta Obesitatea duten umeen prebalentzia % 23koa da.
Hortaz, erizain bezala gaixotasun hauen tratamendu egokia lehenetsi behar da. Zainketak
modu integral batean eman, indibiduoa eta bere inguruari osasun-gaixotasun prozesuan
jarraipen bat eginez eta umeen bizitza kalitatea eta osasun ongizatea bermatuz.
Helburuak: Helburu orokor bezala, GP eta OB duten umeen osasun ongizatea eta bizitza
kalitatea bermatzeko zainketak aztertzea. Helburu espezifiko bezala OB eta GPak
umeetan duen eragin biolpsikosozial kulturala ezagutzea eta hezkuntzak duen garrantziaz
jabetzea.
Metodologia: PIO egituran oinarrituz, MeSH, DeCS eta hitz gakoak erabiliz bilaketa
desberdinak egin dira Pubmed, Dialnet, Cuiden, Cochrane eta Biblioteca Virtual de la
Salud datu baseetan. Gainera, aldizkariak, web orriak eta zeharkako bilaketen bitartez
artikuluak lortu dira. Guztira, 26 izan dira erabilitakoak, kanporatze eta barneratze
irizpideetan oinarrituz, CASPE txantiloien bidez aukeratuak.
Emaitzak: Gainpisu eta Obesitateak umeetan duen eragin biopsikosozial eta kulturala
etengabeko elkarreraginean daude. Eragin hauei aurre egin eta umeen osasun ongizate eta
bizitza kalitatea bermatzeko, ondorengo erizaintza esku-hartzeak burutu daitezke: dietak,
kirola, interbentzio psikosozialak, ebakuntzak eta farmakoak. Horretarako, erizainek
hezkuntza oinarri hartzen dute, eraginak kontuan hartuz zainketa egokiak aukeratzeko.
Eztabaida: Diru sarrerek baldintzatzen duten osasun arazoak dira, familiaren egoera
guztiz barne hartzen duena. Sozialki, edertasun estandarren inguruko lanketa bat egin
behar da. Guzti hau jorratzeko erizaintza komunitarioaren lanaz gain, eskola erizainen
baliabidea espezializatua eta gertukoa da.
Ondorioak: Osasun ongizatea eta bizitza kalitatea bermatzeko, elkarreraginean dauden
faktore biopsikosozial eta kulturalak modu holistikoan ulertu behar dira. Hauek
identifikatzeko, umearen osasun fisiko zein psikologikoaren egoera, sarrera
ekonomikoak, familia egoera, bizitokia etab. hartu behar dira kontuan, eta hauen arabera
jardun. Interbentzio mota desberdinak ezagutuz, umeari beharrak hobekien asetzen
dizkionak ezarri behar zaizkio.
Hitz-gakoak: “Haurtzaroko obesitatea”, “Haurtzaroko gainpisua”, “Erizaintza
zainketak”, “Haurtzaro osasuntsua”, “Bizi-kalitatea”, “Haurren ongizatea”.
Lanaren hizkuntza: Euskara.