Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoa igaro duten emakumeengan pilatesa sustatzeko osasun-hezkuntza programa.
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Olaizola Goñi, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera. Ariketa, ahalmen fisikoa zaintzera bideratutako jarduera planifikatu gisa definitzen da. Osasunerako mesedegarria dela ikusi den arren, handia da gutxieneko ariketa-atalasea betetzen ez duen biztanleriaren zenbatekoa. Halaber, haurdunaldia, emakumeen ehuneko esanguratsu batek sedentarismora jotzen duen garaia dela ikusi da.
Seme-alaba baten etorrera bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko momentu aproposa da. Gauzak horrela, haurdunaldiko jarduera ezaren lanketarako proiektua proposatu da: sasoi-fisiko anitzetara egokitzen den Pilates metodoan oinarritutako haurdunentzako programa.
Helburua. Lanaren helburu nagusia, haurdunaldiaren lehen hiruhilekoa gainditu duten Zumarraga-Urretxuko emakumeei haurdunaldi garai eraginkorra eskaintzeko Pilates metodoan oinarritutako osasun-hezkuntza programa integrala diseinatzea da.
Metodologia. “Population, intervention and outcome” egitura oinarri hartuta, bilaketa bibliografiko sistematizatua egin zen Pubmed, Dialnet, Ibecs eta Scielo datu-baseetan. Google Scholar eta BVS bilatzaileak ere erabili ziren. Azkenik, erakunde desberdinen orrialdeen, giden, eskuliburuen, liburuen eta gradu amaierako lanen erabilera egin zen.
Plangintza. Haurdunaldi garai eraginkorra izateko ezinbestean garatu beharreko ezagutza, jarrera eta gaitasunen indartzea egin nahi da emakumeetan. Metodologia desberdina erabilita, iraila eta urtarrila bitartean bi astetik behin, astelehenetan burutuko diren hamaika saio sortu dira: lehenengo bi saioak aurkezpen saio teorikoak izango dira eta hurrengoek entrenamendu egitura izango dute. Amaieran, loturiko emaitzak, prozesua, egitura eta baliabideak baloratzeko ebaluazio tresnak sortu dira.
Ekarpen pertsonala. Bizitza sortzeko ahalmena emakume izateak berarekin dakarren berezitasuna da. Garai horretan jarduera eza gisako jarrerak saihestea eta osasunari on egingo dioten aukerak aztertzea funtsezkoa da. Hala, osasun fisikoa, mentala eta emozionala landuko dituen eta osasunaren sustapenean eta prebentzioan oinarrituko den programa diseinatu da. Pilatesa eskuragarritasun mugatuko praktika izanik, emakume ororengana iristea bilatzen da programa honekin. Beraz, osasun-sistemari ekarpen positiboa egingo dion osasun-hezkuntza programa burutu dela esan liteke.