Hilekoaren inguruko osasun hezkuntza programa LH4ko haurrentzat
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Arrondo Mujika, Izaro
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Hilekoa ernaldu gabeko obulua askatu eta kanporatzen den prozesu biologikoa da, batez ere emakumeetan gertatzen dena. Hilekoaren hasierari menarkia esaten zaio, haur gehienetan 11-14 urte bitartean izaten da. Ikerketetan ikusi denez honen inguruan jasotzen den heziketa oso urria da. Hori dela eta emakumeen erdiak baina gehiagok onartu du ez zela prestatuta sentitzen hilekoari aurre egiteko menarkia etorri zitzaionean eta %85ek hilekoak eragin handia duela bere bizitzan. Lan honetan haurrentzat hilekoaren inguruko osasun hezkuntza programa bat aurkeztuko da.
Helburua: LH4. mailako haurrentzat hilekoaren inguruko osasun hezkuntza programa bat diseinatzea.
Metodologia: Hainbat datu basetan bilaketa bibliografikoak burutu dira osasun hezkuntza programa hau osatzeko informazioa eskuratzeko. Horrez gain, eskuliburuak, erakunde ezberdinetako informazioa eta hainbat web-orri erabili dira.
Plangintza: Osasun hezkuntza programa honen helburu nagusia, Gasteizko Ramon Bajo eskola publikoko LH4. mailako haurrek hilekoaren inguruko ezagutzak barneratu eta ohitura eta tabuei aurre egiteko gaitasunak eskuratzea da, betetzeko lau saio antolatu dira ordu eta erdikoak.
Ebaluazioa: Osasun hezkuntza programan zehar parte hartzaileak helburuak eskuratzen ari diren behatuko da. Horrez gain, osasun hezkuntza programa amaitu eta 3 eta 6 hilabetera, gelako irakasleek galdetegi bat beteko dute ea aurrerakuntzarik ikusten duten gaiaren inguruan aukeratutako adierazleetan.
Ekarpen pertsonala: Hilekoa biztanleriaren ia erdiak jasaten dugu noizbait eta gaur egun oraindik honen inguruan ezjakintasuna dago. Gainera, datuek ere erakutsi dute oraindik ere prozesu biologiko bat izanagatik gai tabua izaten jarraitzen duela eta haurrek ezagutza falta dutela.