Gaurko gizarte interkulturalean erizain konpetenteak hezitzen: Literatura errebisioa.
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Fiz Ortega, Nahia
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Testuingurua: Gero eta identitate multikulturalagoa hartzen ari duen testuinguru batean bizi
garenez, kulturalki kongruentea den arreta sanitarioa eskaintzeko beharra dago. Erizaintzako
hezkuntzan gaitasun kulturala integratzearen arrazoia pazientean zentratutako arreta
holistikoaren garapenean laguntzea da, pazienteen balio, lehentasun eta behar kulturalak
identifikatu eta errespetatzen dituena. Aitzitik, ez dago akordio zehatzik kultura ahalmena
garatzea ahalbidetuko duen hezkuntza programa egokia diseinatzeko, ezartzeko eta
ebaluatzeko.
Helburua: Erizaintza graduko ikasleengan gaitasun kulturala sustatzen duten hezkuntza esku-
hartze ezberdinen eraginkortasuna aztertzea.
Metodoak: Ikerketa zientifikoen analisiaren bitarteko literatura errebisioa PRISMA jarraibideak
oinarri gisa erabilita.
Emaitzak: Azterturiko 16 artikuluen ebidentzian oinarrituta, Erizaintza Transkulturalaren
ikasgaiak (n=1) eta murgiltze programek (n=2) kulturarekiko ezagutza esanguratsuki suspertu
zuten, simulazio-programak ez bezala (n=2). Kulturarekiko trebetasunaren garapenean murgiltze
(n=2) zein simulazio-programek (n=3) eraginkortasuna erakutsi zuten, agerian utziz ikasgaia
magistralaren (n=1) huts egitea dimentsio praktikoago honetan. Kulturarekiko
autoeraginkortasuna (n=5) aztertu zuten artikuluetatik, estrategia pedagogiko ezberdinek alderdi
kognitiboa, praktikoa eta afektiboa maila ezberdinetan suspertu zuten. Bestetik, kulturarekiko
sentsibilitatea supertzen lagundu zuten ikerketatik (n=6) , ikasgai magistrala estrategia erabili
zutenak emaitza estatistikoki esanguratsuenak lortu zituzten. Azkenik, simulazio-programa
erabili zuen azterketa bakarrak erakutsi zituen emaitza esanguratsuak kulturarekiko enpatian.
Ondorioak: Azterturiko estrategia pedagogikoak baliagarriak eta eraginkorrak izan dira gaitasun
kulturalaren konstrukto ezberdinen garapenean. Izan ere, ikerketen arteko uniformetasun faltak
eta aldagai eta sesgo nahasgarrien presentziak analisi konparatiboa zailtzen dute. Hori dela eta,
ebidentzietan oinarritutako jarraibide estandarrak ezartzeko beharra identifikatzen da zorroztasun
handiagoa duten ekimenak ikertzen eta garatzen jarraitzeko.