Osteosarkoma eta haren ondoriozko anputazioarekin bizitzen ikasten: mugak eta erronkak
View/ Open
Date
2024-10-07Author
Uriarte Ortega, Uxue
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Osteosarkoma hezurretako tumore gaizto primario ohikoena da. Haren tratamendurako garrantzitsua da diziplina anitzeko estrategia bat, kirurgia eta kimioterapia. Tratamendu kirurgiko berriak dauden arren, anputazio kirurgikoa erabilia da oraindik. Anputazio bat jasatea galera-esperientziatzat har daiteke, eta jasaten duten pazienteen arlo fisiko zein arlo psikologikoan eragin bortitza du. Oro har, alderdi honi buruz ikertzea beharrezkoa da, pazienteek dituzten arazoak zehazteko eta behar duten arreta pertsonalizatua eskaintzeko.
Helburua: Osteosarkomaren ondoriozko anputazioa pairatzeak pazienteen arlo fisikoan (mugikortasuna eta mina) eta arlo psikologikoan (antsietatea eta gorputz irudia) duen eragina aztertzea.
Metodologia: Literaturaren errebisio kritikoa egin ahal izateko Medline, Cinahl, Cuiden, Psycinfo, Embase eta Cochrane datu-baseetan bilaketak gauzatu ziren, baita eskuzko bilaketa ere burutu egin zen Elsevier, Scielo eta Sciencedirect-en. Identifikatutako artikuluak barneratze eta kanporatze irizpideak betetzen zituzten eta irakurketa kritikoa betetzen zituzten ala ez begiratuta, 15 artikulu identifikatu egin ziren gradu amaierako lan hau aurrera eramateko.
Emaitzak: Osteosarkomak eta anputazioak pazienteen mugikortasunean, minean, antsietatean eta gorputz-irudian duen eragina ikertu egin da lan honetan. Baietsi egin da anputazioa jasateak indibiduo hauen bizitzetan izugarrizko inpaktua duela eta kirurgiak aztertutako lau aspektuetan eragin zuzena duela hauek kaltetuz.
Ondorioak: GrAL honen emaitzari esker, aurrera egin dugu osteosarkoma eta anputazioa duten pertsonek zer nolako beharrak dituzten ezagutzan. Denborarekin aspektu denak hobetzen dira, eta protesia erabiltzeak asko lagundu egiten du adapatazio prozesuan. Hala, pertsona hauekin artatzen duten erizainek sostengu emozionala eskaini behar dute, baita minaren maneiuan lagundu ere, errehabilitazioaren eta protesi ortopedikoen onurak nabarmendu behar ditu, eta azkenik, azterketa medikoak egitearen garrantzia azpimarratu behar du. Halaber, lan honek giza eskubideak, inklusioa, berdintasuna eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen lagundu dezake ere.