Abstract
Liburua osatzen duten 17 lanek, gehi argitaratzaileek idatzia den atariko kapituluak, aukeramena dute aztergai. Aukeramena, hau da, aukeratzeko ahalmena, inori aitortzekotan gizakiari aitortzen dioguna. Beste askorentzat bezala, edo hobeki esateko, beste gehienentzat bezala, "aukeramenaren jabe" zen gizakia Koldo Mitxelenarentzat. Liburu honen sarrera kapituluaren lehenbiziko perpausetan esaten zaigunez ere, jendeak gehienean aukeramenaren jabe balitz bezala dihardu eta ez dauka bere burua, ezta besteak ere, automatatzat.