Heste meharreko gainhazkuntza bakterioanoaren diagnostikorako aukera estrategiko berriak, autodiagnostikoaren eta automedikazioaren arriskuak ekidin aldera
View/ Open
Date
2024-10-17Author
Odriozola Azpiazu, Araitz
Metadata
Show full item recordAbstract
Heste meharreko gainhazkuntza bakterianoa, SIBO (Small Intestinal Bacterial Overgrowth) gisa ezagutua, heste meharra kolonizatzen duten bakterio kopurua ohikoa baino handiagoa izatea ezaugarritzat duen disbiosi mota bat da. SIBO diagnostikatzeko heste meharraren
aspirazioa eta kultiboa edota hats-testak erabiltzen dira. Metodo hauek, ordea, muga
garrantzitsuak dituzte: hats-probak ez dira oso fidagarriak, eta heste meharraren aspirazioa
eta kultiboa, aldiz, garestia eta inbaditzailea da, eta emaitzen interpretazioan desadostasunak
daude. Gainera, azken urteotan, SIBOaren diagnostiko zailari sare sozialetan izandako fama
gehitu zaio, eta ondorioz, askok uste dute arazo gastrointestinalen erantzun bakarra SIBO
dela. Hori dela eta, jendeak beren burua autodiagnostikatu eta automedikatzen du.
Automedikazioak, ordea, ondorioak izan ditzake, esaterako, heste-floraren suntsipena,
antibiotikoekiko erresistentzien garapena edota ezkutaturik egon daitekeen gaixotasun baten
okertzea.
SIBOaren autodiagnostikoa eta automedikazioa ekidin aldera, metodo konbentzionalen arazo
eta mugei aurre egiteko soluzioen bilaketa bibliografikoa egin da, metodo berriak ikertuz. Ikertu
diren metodo berrien artean behazun-azidoen konjugatuen bidezko gernu-testak, gas-
sentsorez hornitutako kapsula elektroniko irensgarriak, mikrobioen konposatu organiko
lurrunkorren azterketa, metodo molekularrak eta biopsiak daude.
Ondorio gisa, ikusi da beharrezkoa dela ohiko probei metodo osagarri bat gehitzea edo
ordezko bat aurkitzea. Behazun-azidoen konjugatuen bidezko gernu testak praktikan jartzea
alternatiba ona izan liteke, metodo hau ez-inbasiboa, erosoa, erraza, laburra eta merkea baita.
H2S neurketa ere, aukera paregabea dirudi eta klinikan erabiltzen hastea erabaki ona izan
liteke. Bestetik, teknika molekularrak erabilgarriak izan daitezkeen arren, ikerketan erabiltzeko
egokiagoak dira. Gas sentsoredun kapsulekin emaitza zehatzagoak lortu dira, baina metodo
garestia eta zaila izan daiteke, eta, biopsiaren kasuan ere, ez da praktikarako egokia,
inbasiboa, garestia eta metodo luzea baita.