Paisaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua. Bizitegi-garapenak 1950-1975
View/ Open
Date
2024Author
López Urbaneja, Aida
Lalana Encinas, Laura
Maraña Saavedra, Maider
Zelaia Arroyabe, Zuriñe
Azpiroz Zabala, Victoria
Erquicia Olaciregui, Jesús María
Metadata
Show full item recordAbstract
1950-1975eko bizitegi-garapenetako jardunbide egokien gida tresna ez-lotesle eta malgu gisa sortu da, ikuspegi praktiko batetik abiatuta, administrazio publikoen eta lantalde teknikoen lana errazteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1950eko hamarkadatik 1980ko hamarkadara egindako bizitegi-garapenek behar dituzten berroneratze-, biziberritze-, leheneratze- eta birgaitze-jarduketei aurre egiteko zereginean.
Gaur egungo hirian, harreman-espazio aniztun baten bidez artikulatutako sare ugaritan banatzen da bizitza; hala, gaur egungo mundu hiritarra sistema konplexu baten adibide garbi gisa definitzen da. Haren alderdiren batean esku hartzeak, beraz, planteamendu integral eta zeharkakoa eskatzen du, lurralde-eskala guztiak barnean hartzen dituena. Hala ere, aldi berean, ezinbestekoa da beti giza eskalan zentratutako esku-hartzearen ikuspegiari eustea, kontuan hartuz azken batean xedea dela bertako biztanleen bizi-kalitatea bermatzea eta hobetzea.
Horregatik, gaur egungo bizitegi-garapen urbanoen esku-hartze nahiz eraberritzeen beharren diagnostikoa burutzeak ohiko ikuspegi tradizionalen inguruan berriro hausnartzea eta erasaten dituzten zaharkitze- prozesuak barne hartuko dituen metodologia- estrategia berriak garatzea eskatzen du.